sábado, 28 de agosto de 2010

BIBLIOTEKA : Ongi etorriak !

Kaixo liburuzaleok !
Uda , oporrak eta jaiak atzean utzi ditugu eta , Iraila erdian gaudenez , kurtso berri bat aurrean daukagu.
Ikasketa berriak animo gehixeagorekin hasteko ,  Blog berri hau ilusioz sortu dugu.  BIBLIOTEKA izendatu dugu eta bertan liburuak gomendatu,  eskolako Liburutegiari buruzko informazio ezberdinak jaso
 eta , orokorrean, liburuaren munduan murgiltzeko aukera izango dugu.
 Zuek ere parte hartu dezakezue txoko honetan, agian uda honetan irakurri eta gustokoak izan dituzuen liburu eta irakurketak gomendatuz .., bertan zuen iritziak jasoko ditugu. Anima zaitezte !. Laister arte.
 Liburuzale.

No hay comentarios:

Publicar un comentario