Atzean geldituko dira ikasketak, gelako irakasle, lagun eta kideak, azterketak ...
Gaurko proposamena olerki bat izango da.
Gure eskolako irakaslea dugu Josune López . Aspalditik dabil Josune idazten eta gaurkoan, ezkongai bikote bati berak idatzitako amodiozko olerki ederrarekin uzten zaituztet. Goza dezazuela !
Ana eta Romani bihotzez...
GEREZI GARAIA
Gerezi garaia iritsi da.
Goiz ederrean
jantzi da natura
maitasuna bezain samurra.
Gorria da fruitua,
Gozoa lilura…
Gerezi garaia iritsi da.
Babes zaitzatela zuhaitz horren
gerizpe, hosto, adar eta
sustraiek,
eta izan dezazuela beti
bizigura zoriontsua!
Hondarribia, 2010eko azaroa
No hay comentarios:
Publicar un comentario