jueves, 29 de noviembre de 2012

Euskararen Nazioarteko Eguna Abenduaren 3an




     Euskara, Euskara jalgi adi mundura ! (*)
  

    Bernat Echeparek (*) 1545. urtean Linguae Vasconum Primitiae euskaraz idatzi zuen lehen liburuan zioen bezala, guk ere gure hizkuntza plazaratu nahi dugu . Eta horretarako Euskarari egin diezaiokegun omenaldirik onena erabiltzea da . 

  Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) , Eusko Ikaskuntzaren baitan 1949an sorturiko ekimena da eta euskal hizkuntzaren unibertsaltasuna aldarrikatzen du.
 Aurten, Eusko Ikaskuntzak euskarari bere ikusgarritasuna eman nahi dio eta Sarean, nazioarte mailan adierazle nagusi den Google bilatzailean, Euskarak bere ikur propioa izatea eskatu dio Eusko Ikaskuntzak Google-i.
Urriaren 30ean hasita abenduaren 1era arte Euskal Doodle-a edo ikurra izatearen alde atxikimenduak jasotzen ari dira, eta abenduaren 2an jasotako guztiak Google-i bidaliko zaizkie.  Egin zuen eskaerak Euskal Doodle-en alde !!!

 Eta bukatzeko, gure Euskal kantuez eta dantzez gozatzeko  Kalakan eta Kukai , gaur egungo primerakoak diren bi taldeekin  uzten zaituztet.




No hay comentarios:

Publicar un comentario