viernes, 5 de abril de 2013

Apirila: Liburuaren Hilabetea

    Ekitaldiz betea datorkigu Literaturaren hila, Apirila. 
Alde batetik, 1965. urtetik Gazte Liburuentzako Nazioarteko Erakundeak (IBBY), Apirilaren 2an Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna mundu osoan antolatzen du Hans Christian Andersen idazlea gogorazteko. Danimarkako Odense hirian 1805. urtean idazle ospetsu hau jaio zen. Berunezko soladutxoa, Sirenatxoa, Emperadorearen jantzi berria, Ahate itsusia... berak idatzitako istorio hauek txikitatik entzun eta irakurri izan ditugu. 

Bestalde, Apirilaren  23an Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatuko dugu.
Urtero bezela Ikastetxean ekintza ezberdinak izango ditugu . "IRAKURRIZ BIZI" izango da erabiliko dugun aurtengo lema. 

Bukatzeko, gaurko proposamena hauxe izango da Donostiako Aiete Kultur Etxean eskeintzen den Ilustratzailearen Txokoa bisitatzea . Iban Barrenetxea, Eider Eibar eta Elena Odriozolaren  lanak ezagutzeko aukera ezinobea.
Bideo hauetan jasotzen dira ilustratzaile bikain hauen lanak. Goza ezazuela !

 
                                

No hay comentarios:

Publicar un comentario