domingo, 4 de mayo de 2014

Liburu Astea


Aste Santuko oporretan, apirilaren 23an,  Liburu Eguna ospatu  zen.
Gure ikastetxeko Liburutegian aste honetan hainbat jarduera izango ditugu 
Liburu Eguna ospatzeko:
  •  Juan Kruz Igerabide  idazle ospetsua gurekin izango dugu datorren asteartean, maiatzaren 6ean.  1. DBHko ikasleek gustora irakurri dute   "Misterioa argitu arte" bere liburua eta berarekin solasean egoteko aukera paregabea izango dugu.
  • Euskal liburu zaharren  erakusketa txikia .
  • Gabriel García Márquez idazle kolonbiarra omenduko dugu.
  • Gainera, irudimen herrialde bat ezagutuko dugu .Bertan, liburuak debekatuta daude eta zoriontsua izatea derrigorrezkoa da . Imaginatzen al duzue?.

 Eta... ahaztu gabe!!  Orrimarkatzaileen Lehiaketaren garaileak ezagutuko ditugu. Lan politak egin dizkigute 1. DBHko ikasleek baita beste mailako ikasle bolondresak ere. Beraz, guztiak Liburutegian exposaketan ikus ditzakezue.
 Ea ekintzak gustokuak dituzuen !!


No hay comentarios:

Publicar un comentario