martes, 2 de diciembre de 2014

Euskararen Nazioarteko Eguna



Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an ospatzen da. Frantzisko Xabierkoaren heriotza eta egunean.
Badirudi , historiak ala dio, Nafarroan jaiotako santuak hil aurreko azken hitzak bere ama-hizkuntzan egin zituela, hau da Euskaraz.
1949an Eusko Ikaskuntzak ezarri zuen egun hau euskararen nazioarteko egun gisara. 1995ean Eusko Jaurlaritza eta Euskaltzaindiak bat eginik, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu zuten.
Gaurkoan eta eguna ospatzeko, Euskal folkloreak eskeintzen dizkigun musika, kantu eta herri kirola bat egindako ikuskizunarekin uzten zaituztet.


No hay comentarios:

Publicar un comentario