viernes, 20 de febrero de 2015

Hara! album irudiduna



Gaurkoan album irudidun berezi bat aurkeztuko dizuet, "Hara!" .
 Aurtengo VI. Etxepare Saria irabazitako lana dugu. 
 Miren Asiainen magiaz betetako kontakizuna da eta  obra honetan  teknika ezberdinak modu zoragarrian erabiltzen eta nahasten  ditu. 
Hemen daukazue sinopsia:
"Obraren protagonista haur bat da, amonak igerilekuan jasotzen duena, etxera laguntzen, berarekin zinemara joaten , erosketetara eramaten; baina amonak, aldi berean, mundu errealaren eta ametsezkoaren arteko giltza duela dirudi eta haurrari lagunduko diola batetik bestera igarotzen."
Atzo igerilekuan pasa nuen eguna. 
Amona! 
Etxerako bidea hartu ordez, amonak beste bide bat aukeratu zuen. 
Ez genituen betiko etxe tristeak ikusi, baso liluragarri bat baizik. 
Zenbat kolore! 
Nora goaz amona?


No hay comentarios:

Publicar un comentario