Euskara zeurea,
Euskara neurea,
Euskara geurea,
Gure
zaharrena, gazteena,
Umeena, sortuko direnena.
Maitatzeko,
Laguntzeko,
Sortzeko,
Negar egiteko,
Gorrotatzeko,
Ahultzeko,
Sendotzeko,
Sentitzeko,
Bizitzeko.
Ilargiari
zure eguna kontatzeko,
Sentimenduak
arte moduan irudikatzeko,
Frustrazioa
haizear: ohiukatzeko,
Esnatuta
amesteko,
Luma
paperean hegan egiten uzteko,
Aiton-amonen
istoriak entzuteko,
Laguntasun
berriak sortzeko,
Bihotza hitz egiten uzteko,
Malkoak
erortzeko,
Malko horiek
musuz baztertzeko,
Gezurtzeko,
Borrokatzeko
eta azkenik
Konpontzeko.
Hori guztia
eta askoz gehiago da
Geure Euskara.
UXUE LEKUONA
4.DBH
No hay comentarios:
Publicar un comentario