domingo, 1 de noviembre de 2026

Sorginak gertu dabiltza!


Baga, biga, higa, laga, sega, saga, bela, harma, tiro, pum!.
Kiliki saldakin!

Liburutegian Gau Beltza  ospatu dugu.

 Baso ilun misteriotsuetan, akelarre eta kobazuloetan murgilduz.
Atmosfera berezi batean gure sorginen sorginkeri eta  irakurketaz gozatu genuen.

Eskerrik asko gure sorgin-sorginei,

Manex, Nicole, Claudia, Mia, Ingrid, Inge, Adhara, Yaiza, Nahia. 馃馃暩馃暞馃巸✨








viernes, 25 de septiembre de 2026

ZIENTZIALARIAK Komiki-sorta irakurtzen

 



"ZIENTZIALARIAK" Komiki-sorta guztia gure eskura Liburutegian.
Zientzialari eta pentsalari ezagunen biografiak eta lorpenak ezagutuko ditugu
Aristoteles, Hipatia, Koperniko, Galileo, Avicena, Newton, Darwin , Marie Curie, Einstein, 
Mary Anning, Ram贸n y Cajal, Ada Lovelace, Pasteur, Katherine Johnson.

Me gusta aprender. Es un arte y una ciencia. Katherine Johnson


jueves, 18 de junio de 2026

Gerra eta Bakea

 

Ikasturte honetan 4. DBHko ikasleek "ASKATASUN OPERAZIOA"  Proiektuan   parte hartu dute. 

Arlo ezberdinak zeharkatuz  Historia, Heziketa Fisikoa, Kimika eta Frantsesa, Bigarren Mundu Gerra landu dute .

Proiektu honi bukaera emateko Liburutegian Erakustaldi bat prestatu dugu.

 Ikasleek garaiako dokumentuak, dossierrak, mapak, eskutitzak , egunerokoak , aurkezpenak,  dokumentalak ikusi eta Com猫te Sarea bertatik bertara ezagutu dute.  

                                                 










Bestalde, aurten ere Liburutegiko Antzerki taldekideok ikasturteari bukaera emateko Ekitaldia prestatu dugu. 
"MUSIKA eta DANTZA" izenburuarekin soinujole, biolajole, tronpetista, dantzari , musika teknikari eta margolari artistei esker ✨馃専IZARREZ eta BAKEZ  betetako Ekitaldi berezia izan da.

Mila esker parte hartu duzuen guztioi eta publikoan egon zareten ikasle eta irakasleei !



















Uda ona pasa eta  ez ahaztu...
















martes, 12 de mayo de 2026

Juan Kruz Igerabide idazlea Ikastetxean

Gaur maiatzak 12 Ikastetxean  lagun maite baten bisita jaso dugu.

Haur eta Gazte Literaturako Sari Nazionala eta idazlea den Juan Kruz Igerabide.
1. DBH  ikasle eta Liburutegian egon garen irakasleok  bere irakurketez, liburuez eta poemez gozatzeko aukera izan dugu.
Gainera gure ikasle-artistek, Nahia Rodriguez, Manex Delgado eta Aimar Ormazabal,    poesia eta musikaren errezitaldi sorpresa ederra prestatu diote.
Biola eta olerkien akordeek edertasun handiko atmosfera sortu dute.

Mila esker Juan Kruz adiskideari eta mila esker gure ikasle- artistei!

 


























mi茅rcoles, 22 de abril de 2026

LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA 2026

Gaur, apirilak 23, Liburuaren Nazioarteko Eguna da.

Aste honetan  Liburutegiko Antzerki eta Musikako ikasleek hainbat jarduera prestatu ditugu: manga erakusketa, Juan Kruz Igerabideren olerki liburuan oinarrituta musika kontzertu  eta olerkien irakurketa, liburuen aurkezpenak eta Orri-markatzaile solidarioen salmenta.

Gainera,  Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzat Ipuinen Entzunaldietan parte hartu dugu.
 
Une magikoz betetako astea. 
Liburuak gozagarri!