viernes, 24 de octubre de 2025

Irakurraldia Hondarribiko Liburutegian



Urriaren 24ean Liburutegien Nazioarteko Eguna ospatzen da.
Hori dela eta, Hondarribiko Udal Liburutegiak programa berezia antolatu du Hondarribiko Liburutegian.

Gaur, urriak 24, Lupe Calvok idatzitako El valor de ser persona: Lourdes Ibañez de Gauna liburuaren irakurketan hiriko hainbat erakunde eta ikastetxek parte hartu dute.

Ikastetxeko Jon de Liras ikasleak eta Ainitze Agirrezabala Batxilergoko Hizkuntza eta Literatura irakasleak , liburuko hainbat pasarte irakurriz ekitaldia borobildu dute.

Aurreko astean, Lupe Calvo Ikastetxean izan genuen eta Batxilergoko 1. mailako ikasleek liburuaren egilea ezagutzeko eta Lourdes Ibáñez de Gaunaren bizitzari eta lanari buruzko iritziak trukatzeko aukera izan zuten.

Zorionak Lupe, Jon eta Ainitze!











 

No hay comentarios:

Publicar un comentario